Bikoteentzako zerbitzuak
Bikoteentzako tailerrak
Bikote-terapia
Bikote-terapia
Bikote-terapia bilatzen ari bazara, interesgarria izan daiteke jakitea bikotekideei laguntzeko prozesu terapeutiko bat dela, haien arteko harremana hobetzeko, gatazkak konpontzeko eta lotura emozionala sendotzeko.
Bikote-terapiaren helburu nagusia kalitatezko giza harremanak sustatzea da, lotura emozional handiagoarekin, bikoteko kideek elkarri laguntzeko, gatazkak eta estresa maneiatzeko eta harremanean gogobetetze eta ongizate handiagoa sentitzeko gaitasun handiagoa izan dezaten.
Bikote Terapiako prozesu bati ekitea pentsatzen ari bazara, Institututik Bikote Terapiako zerbitzu baterako sarbidea errazten dizugu profesional kualifikatuekin, harreman osasungarriagoa eta gogobetegarriagoa lortzeko bidean lagun diezazuketen. Online terapia egiten duten profesionalekin harremanetan jartzeko aukera eskaintzen dizugu, aurrez aurre, zure ordutegien, lehentasunen eta prestasunaren arabera.
Bikote-terapian nola lan egiten dugun jakin nahi baduzu, agian interesgarria irudituko zaizu:
Bikote-terapia prozesu esperientzial bat bezala ulertezn dugula, eta horrek esan nahi du une oro bikoteko kide bakoitzaren esperientzia eta bizipen subjektiboetan zentratzen dela.
Saioetan zehar terapeutak epaiketa gabeko espazio seguru bat sortzen saiatzen dela, elkar eragiteko eta komunikatzeko modu berriak esploratu eta esperimentatu ditzazuen.
Emozioek berebiziko garrantzia dute bikotearen interakzioetan. Terapeutak zuen emozioak modu irekian eta zintzoan identifikatzen eta adierazten lagunduko dizue, elkarrekiko ulermen eta enpatia handiagoa sustatzeko eta, horrela, zuen lotura emozionala indartzeko.
Era berean, bikote-terapiak lagunduko dizue zuen artean gatazkak edo distantzia emozionala sortzen dituzten portaerak ezagutzen eta aldatzen, eta, batzuetan, harreman estua izan dezakete zaindu zintuzteten pertsonekiko atxikimendu-esperientzia goiztiarrekin.
Bikoteentzako tailerrak
HARIA Institututik, bikoteek komunikazioa indartzeko, gatazkak konpontzeko eta intimitate emozionala areagotzeko, taillerrak eskaintzen ditugu .
Nolakoak dira tailerrak?
Tailerrak interaktiboak dira eta ebidentzian oinarrituta daude. Bertan, zuen harremanaren inguruan elkarrekin ikasteko eta hazteko aukera izango duzue, segurtasun- eta laguntza-ingurune batean.
Tailerrak psikoedukatiboak dira, hau da, informazioa eta baliabideak jasoko dituzue, giro seguru eta zaindu batean praktikan jartzeko.
Tailerren helburuak:
Deskonektatuta, urrun eta/edo gatazkan zaudeten egoera eta uneetan zer gertatzen den ulertzea.
Komunikazio arinagoa eta lotura eta harreman sakonagoa, estuagoa eta seguruagoa lortzeko trebetasunak garatzea.
Harremanaren barruko indarguneak ezagutzea eta indartzea.
Zuen beharrak bikotean identifikatzen ikastea eta argi adierazi ahal izatea, zure bikote-kidea era aproposagoan zure beharrei erantzun ahal izateko.
POSTA
info@terapiadeparejaharia.com
TELEFONOAK
+34 615 60 64 58
+34 632 21 12 99
+34 615 74 14 35
HELBIDEA
C/ Arenal 3, 3-D,
48005 Bilbao, Bizkaia