Bikote Terapiaren Euskal Institutua
Gure osasunaren eta zoriontasunaren oinarrietako bat harreman atseginez gozatu ahal izatea da.
Maite ditugun pertsonekin lotura seguru eta esanguratsuak sortzeak munduan konfiantza handiagoz garatzeko aukera ematen digu, bai besteengan, bai geure buruarengan.
Bikote-harremanak konexio emozionalaren eta kide izatearen sentimenduaren iturri nagusietako bat dira helduentzat.
Gure aukerako beste pertsona batzuekin lotura emozionalak sortzeak babes segurua ematen digu bizitzan zehar ditugun zailtasunen aurrean.
HARIA Bikote Terapiarako Euskal Institutuaren helburua bikoteei eta, oro har, gizarteari laguntzea da, segurtasunean, interdependentzian eta elkarren zaintzan oinarritutako bikote-harreman osasungarri eta gogobetegarriez goza dezaten.
Gure ikuspegia Bikote Terapian
Institutuko kideen Bikote Terapiaren ikuspegiak Sue Johnson doktoreak garatutako bikoteentzako Emozioetan Ardaztutako Terapia (TFE) ereduaren premisak hartzen ditu erreferentziatzat. Bikoteekin lan egiteko eredu bat da, asko ikertu eta balioztatu dena, terapia humanista-esperientzialetan eta terapia-eredu sistemikoetan oinarritua.
Atxikimenduaren teoria helduaroaren maitasuna ulertzeko lente gisa hartzen dugu. Harreman seguruak eta elkarrekiko menpekotasun osasuntsu batean onarritutako bikote-harremanak garatzea, erronka bezala hartzen dugu.
Gure ustez, gure bikote-harremanetan adierazten ditugun zailtasunen atzean segurtasun-sentsazioaren eta gure bikotekidearekiko konexioaren galera dago. Emozioak dira bikoteko kide bakoitzaren beharrak identifikatzeko bidea. Premia horiek modu hauskor eta xamurrean adieraztea, emozio-lotura berreskuratzeko moduetako bat da, gure harremanean segurtasunera eta birkonexiora itzul gaitzakeena.
Nortzuk Gara?
Yolanda Vicente:
Psikologian lizentziaduna Deustuko Unibertsitateko Hezkuntza Zientzien Fakultatean.
20 urte baino gehiago daramatza psikoterapia-psikodiagnostikoan eta irakaskuntzan, esparru publikoko zein pribatuko hainbat organismo eta erakundetan.
Bere praktika klinikoa eta psikoterapeutikoa ildo humanista-sistemiko eta erlazional batetik garatzen du, Analisi Transakzionala esparru teoriko gisa hartuta, beste eskola batzuetako hainbat ezagutza eta teknika psikoterapeutiko integratuz, hala nola Psikodrama, EMDR, Gestalt edo Talde Dinamika, eta pertsonei laguntzeko gorputz-lana, bai taldeko terapian, bai banakako terapian, familiakoan eta bikote-terapian.
Azken urteotan, atxikimenduaren azterketan sakondu du, eta Sue Johnson doktorearen ikasleekin osatu du bere prestakuntza, Bikote Terapian eta Emozioetan Ardaztutako Terapian.
Gorka Vázquez:
Psikologian lizentziatua 2004an (Universidad de Salamanca eta Carl Von Ossyetzky Universität von Oldenburg). Bere prestakuntza psikoterapeutikoa familia eta bikote terapia sistemikoarekin hasi zen, ondoren eredu konstruktibista, humanista eta gorputzekoak integratuz.
2005etik 2017ra bitartean, hainbat erakunde publiko eta pribatuetan lan egin zuen, familiak, bikoteak eta legearekin gatazkan zeuden nerabeak artatuz. 2013az geroztik, familiei, bikoteei eta pertsonei banakako terapian laguntzen die Bilboko bere kontsultan.
Pertsonalki eta profesionalki besteekiko eta norberarekiko harremanei buruz gehiago ikasteko interesa du, eta atxikimenduaren teorian, emozioetan, adimen kontzientearen eta inkontzientearen arteko erlazioan eta gorputzean aurkitzen ditu kontsultara joaten diren pertsonei laguntzeko lekuak. Gaur egun, Bikoteentzako Emozioetan Ardaztutako Terapian bere lan-interesak integratzeko eredu pribilegiatua aurkitzen du.
Zuriñe Zamora:
Psikologian lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean 1999an, bi hamarkadatik gorako esperientzia du asistentziaren eta osasunaren arloan.
Hainbat erakunde publiko eta pribatutan garatu du bere ibilbide profesionala, psikoterapian eta irakaskuntzan oinarrituta. Banakako, bikoteen eta taldeen laguntza terapeutikoa barne hartzen du.
Bere ikuspegi terapeutikoa Humanista Erlazionala da, Analisi Transakzionala esparru teoriko gisa hartuta. Bere praktika osatzeko, hainbat korronteren teknikak integratzen ditu, hala nola Gestalt, Bioenergetikoa, EMDR eta Psikodrama, eta horri esker, abordatze integrala eskaintzen du.
Azken urteotan, Emozioetan Ardaztutako Bikote Terapian sakondu du, Sue Johnson doktorearen dizipuluen prestakuntzan espezializatuz, bikoteei loturak sendotzen eta harremanen kalitatea hobetzen lagunduz. Gaur egun, kontsulta pribatuan lan egiten du, eta prestakuntza-programetan parte hartzen du hainbat erakundetan
POSTA
info@terapiadeparejaharia.com
TELEFONOAK
+34 615 60 64 58
+34 632 21 12 99
+34 615 74 14 35
HELBIDEA
C/ Arenal 3, 3-D,
48005 Bilbao, Bizkaia